Datos personales

Mi foto
Hola muy buenas: Soy abierto, vitalista, enérgico, noble, equitativo, idealista, generoso, leal, buen organizador, protector, perfeccionista, con voluntad de poder y gran sentido del espectáculo y de lo dramático. Pero también despótico, egocéntrico, cruel, dogmático, intolerante, vanidoso, ansioso de poder y débil ante el halago. Si tienes suerte, te tocará mi mejor lado, si no, lo siento pero ni siquiera yo soy perfecto.

martes, 27 de marzo de 2007

ESKAILERAKO AFARIAK- CENAS DE ESCALERA

26/03/2007

Eskailerako afariak- Cenas de escalera

Uno de enero, dos de febrero, tres de marzo, cuatro de abril, cinco de mayo, seis de junio. Sanferminarekin lotutako ohitura.
Hementxe aspaldian, idatzi nuen historia, eta peñan federazioaren aldizkarian argitaratu zena. Ea gustokoa duzuen.
ESKAILERA BATEN HISTORIA
Ipuin honek ez du Buero Vallejok idatzi zuen liburuarekin zer ikusirik, baina ziur Iruñeko jende asko protagonista izan zitekeela.
Ez ditugu datu zehatzak, zergatik eta non egin ziren lehenengo eskailerako afariak baina 1960. urte aldera Anaitasunako lagun batzuk hasi omen ziren biltzen. Ziur aski, Nagusi kalean zegoen lokal horretan eta holako menurekin esaten dute gaur egun agureek direnak: entsalada, patatak txorizorekin, makailua, gazta, ardoa, kafea, patxarana eta faria, erretzen zutenentzat. Oso alaiak omen ziren, uno de enero, dos de febrero... abesten etengabe, baina noski abestia egunarekin batera mozten zen, hori da Martxoaren 3a egiten bazen ba abestia martxoaren 3an arte abestu behar. Gainera hamabiak baino lehen bukatu behar zuten.
Zergatik hasi ziren egiten? Ez dakit baina orokorrean Nafarroan, edozein aitzakia ona da lagun artean afaltzera biltzeko. Ez dakit nori bururatu zitzaion, baina mila esker. Gaur egun peñen eta koadrila askotan zabaldu da. Anaitasunatarrok, noski hor jarraitzen dugu. Urte asko igaro dira eta gaur egun nolakoa diren saiatuko naiz azaltzen.
Hurrengo urterako egutegia eskuratzen dugunean, berehala ea eskailerako afariak nolakoak izango diren gogoan hartzen dugu. Uff!!! Guztiak astean zehar, eta bi igandea......ez dirudi plangintza hoberena, baina beno holako astean zeharko afariek badute bere morbo berezia, betiko jendea etortzen baita, benetakoak.
Urtarrilaren 1a.
Lehenengoa eta normalki gogorrena. Gabonzaharra, urbilegi dago eta festondoak dira nabarmenak ausartien artean, aurpegi txuri txuriak, afaltzeko gogo  gutxi, baina beno hor egon behar eta peñan gaude dagoeneko. Ea Txemak prestatu duen saldak berpizten gaituen. Ba bai hobeki gaude, eta gainera uste dut gaur Txikito eta Iñigo nahiko inspiratuak daudela. Iñigok, bere istorio hoberenak kontatu dizkigu, belar txupitoa hartzen duen bitartean, digestiboa omen da, beharko du zeren eta dexente afaldu baitu. Beno istorioen eta abestien artean azkenean animatu gara, eta ongi pasatu dugu, beno Mikelek ez hainbeste, afaria erdian komunean egon baita.
Otsailaren 2a.
Astelehena, beno ez da oso egun aproposa baina beno, lantokitik atera eta Anaitasunara afaltzera, honetan gainera ezer ez egin gabe, eta afari ederra eta haundia. Topa: uno de enero, dos de febrero,,,,,,eta edatera, ostia, gaseosa pasatu mesedez... afaria ona, ardoa ez hainbeste. Beno gaseosa bota ondoren askoz hobe sartzen da dena. Pote bat hartu behar? Noski baietz, gure betiko egoitza itxita dagoenez, tabernaz aldatuko dugu, ez dugu aurora abestuko baina beno, behintzat, ospatu beharra dago, egunero ez da otsailaren bia, baina, goiz etxera, biharamonean lan egin behar da eta.
Martxoaren 3a.
Asteazkena, beno aurten daudenen artean, ez da egunik txarrena. Berriz, betikoak, afaltzera, Iñigok, bere mugikorrekin mezu multimedia erakustaldia egiten du, beste guztiok deitzea besterik ez dakigu.
Berriro pote, berriro betikoak. Ay! Uste dut gaur izango dela eguna. Dabidek eta Alfek arratsaldez lan egingo dute, Luismi hor dago beti prest eta ni engainatuko naute kubatak barra gainean etengabe, eta eskerrak tabernak izten duela bestela...beno ez dakit nor izan denik etxera joatea proposatu duena, baina eskerrik asko, ni beste batera hartzeko prest nago eta. Behintzat etxera joateko kotxe hoberena hartu dut eta ez dut pasatu Etxalekurekin joan direnek pasatu duten beldurra. Biharamonean, zortzietan iratzargailua. Logure, haserre, baina, beno beste peldaño bat pasa dugu.
Apirilaren 4a.
Berriz igandea, Osasunak berdindu egin du etxean, orduan ez dugu garaipena ospatu behar, eskerrak, zeren asteburua gogorra izan da super karpa donibane txa txa txa ospatu eta gero. Gainera irratian hitz egin behar goiz goizean, eskailerako afariari buruz, ea holako saioak beranduago egiten duten, behintzak zerbait gehiago lo egiteko. Baina beno afaldu etengabe, batez ere Alfonsin, hau gose berea!!! Betiko potea, eta zintzo etxera, astea hasteko ez da batere komenigarria igandean parranda egitea.
Maiatzaren 5a.
Gezurra dirudi, baina maiatzan gaude dagoeneko. Uno de enero, dos de febrero, tres de marzo, 4 de abril, 5 de mayo eta edatera, abesti luzea, arnasa hartu behar erdian, Litrosekin hitz egin dugu, nahiz eta kanpoan egon, beraz beti oroitu behar. Pote bat hartu behar afaldu ondoren, Beno bat edo bi, agian hiru, gustora gaude, urbiltasuna nabaritzen da eta horregatik sanferminetako gertaldiak kontatzen ez dugu prisarik.
Ekainaren 6a.
Lortu dugu. Eskailera osoa bete dugu. Sei afariak egin behar eta seietan egon, lan osoa betetzeak ematen digun gozamenarekin, tabernetik jantokira pasatu gara. Hor azken eskailerako afaria, irifarrak, urduriak, gure helburua hilabete batean izango dugu. Gaueko hamarrak dira, hemendik hilabete barru ni ohean egongo naiz dagoeneko, esaten du Luismik, baita ni ere esaten du Idoiak, nik ziur ezetz, pensatzen dut barrutik. Azken afaria, azken topa, azken pote azken agurra, Mila esker aurten egon zareten guztiei, hurrengo urtean berriz hasiko gara.
Gora San Fermín!!!
09/04/2007 18:41

No hay comentarios:

Publicar un comentario