Datos personales

Mi foto
Hola muy buenas: Soy abierto, vitalista, enérgico, noble, equitativo, idealista, generoso, leal, buen organizador, protector, perfeccionista, con voluntad de poder y gran sentido del espectáculo y de lo dramático. Pero también despótico, egocéntrico, cruel, dogmático, intolerante, vanidoso, ansioso de poder y débil ante el halago. Si tienes suerte, te tocará mi mejor lado, si no, lo siento pero ni siquiera yo soy perfecto.
Mostrando entradas con la etiqueta anaitasuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta anaitasuna. Mostrar todas las entradas

lunes, 26 de mayo de 2014

IZERDI

Boladak etortzen eta joaten dira. Eta niri etorri zait. Pasa den egunean beste berri on bat jaso nuen. Nire eleberriarekin gora eta behera ibiltzen naizen bitartean "Anaitasuna idazlan txikitixo" lehiaketa irabazi nuen, euskera modalitatean. Hementxe duzu mikro-ipuina:

Umetxo. Nire lehenengo eguna heldu da. Aulkitxo batean etorri naiz. Igogailua. Amatxoren titia afalduko dut. Igerilekuan ikasten saiatuko naiz. Lagunarekin jolastera. Izerdi. Kirola aukeratuko dut. Frontoian futbol edo korrika egingo dut jolasean. Gero bulegora aitarekin. Peñan, bazkide txiki egin didate. Udan gozatuko dut. Eskubaloian atsedenaldian pabiloiara jolastera jeitsiko naiz.
Gazte. Nire lehenengo partidua heldu da. Izerdi. Txirringaz joan naiz. Eskailerak. Bokata bat afalduko dut. Igerilekuan jolasak. Lagunarekin garagardoak edango ditut. Kirola profesionala. Frontoian lagunarekin pala partidua jokatuko dut. Bulegora peñeko sagardotegira apuntatzera joango naiz. Peñan, gaupasak. Udan eguzkia. Eskubaloiaren partidu jokatuko dut.
Aita. Semearen lehenengo eguna heldu da. Kotxea. Igogailua aulkitxorekin. Plater konbinatua afalduko dut. Igerilekuan bainua. Lagunarekin tertulia. Kirola osasuna mantentzeko. Denborarik ez frontoiara joateko. Bulegora ordaintzera joan behar. Peñan bazkariak. Udan umetxoren bila. Izerdi. Eskubaloian taldea animatzera joango naiz.
Aitona. Bilobaren lehenengo eguna heldu da. Oinez etorri naiz. Eskailerak. Izerdi. Pure bat afaltzeko. Igerilekua ikusiko dut. Lagunarekin betiko istorioak. Kirola denbora pasatzeko. Frontoian biloba kontrolatuko dut. Bulegora enkargu egitera. Peñan lekua utzi nuen. Udan bilobaren bila. Eskubaloia lasai ikusiko dut.
Bizitza oso bat Anaitasunan. Anaitasunaren bizitza.

jueves, 23 de mayo de 2013

TANTA BATEN ISTORIOA


Entrenamendua bukatzen ari zen eta eskubaloi jokalari batetik izerdi moduan kanpora atera nintzen. Horrela izan zen nire jaiotza. Igerileku ondoan zeuden dutxak, uraren indarrak jaurti ninduen eta paseo luze bat eman ondoren, igerilekura heldu nintzen eta hor ni bezalako tanta anitzekin bizi izan nintzen, uda ahaztezina pasatuz. Gaua iristen zenean, gure istoriotxoak azaltzen eta aditzen genituen, bakoitzak berea. Batek bizitza osoa igerilekuan zeramala eta gauzak  lehen zeuden moduan nahiago zituela erraten zuen; beste bat berria, ekaitza batetik etorrita, oraindik kokatu gabe zegoela; besteak dena nola  aldatu zen erraten zuen, instalazioak eta jendea, nola txikiak zirenak orain hazi diren, eta gazteak zirenak orain umetxo txikiekin agertzen diren. Milaka kontu entzuten ari nintzen baina bat-batean hortik bainujantzi batean kalera abiatu nintzen eta hustubide batetik erori nintzen. Anaitasuna betiko uzten nuela pensatu nuen, baina mantentze-lanetako langile batek, berriro atera ninduen ur ontzi batean eta konketa batetik bota ninduen, baina kanpora atera nintzen zoru-garbigailu bat askatu arte. Irristada egoki batek hortik atera ninduen igerilekuko txano batera heldu arte, zuzen spara eraman ninduen. Eta bat-batean spa gunean bukatu dut. Hortik idazten dizuet. Hemen lasai, bero eta erlaxatua bizi naiz, uste dut eraman dudan bizitzarekin merezi dudala. Hemendik pasatzen bazarete, agurtu.