Boladak etortzen eta joaten dira. Eta niri etorri zait. Pasa
den egunean beste berri on bat jaso nuen. Nire eleberriarekin gora eta behera
ibiltzen naizen bitartean "Anaitasuna idazlan txikitixo" lehiaketa
irabazi nuen, euskera modalitatean. Hementxe duzu mikro-ipuina:
Umetxo. Nire lehenengo eguna heldu da. Aulkitxo batean
etorri naiz. Igogailua. Amatxoren titia afalduko dut. Igerilekuan ikasten
saiatuko naiz. Lagunarekin jolastera. Izerdi. Kirola aukeratuko dut. Frontoian
futbol edo korrika egingo dut jolasean. Gero bulegora aitarekin. Peñan, bazkide
txiki egin didate. Udan gozatuko dut. Eskubaloian atsedenaldian pabiloiara
jolastera jeitsiko naiz.
Gazte. Nire lehenengo partidua heldu da. Izerdi. Txirringaz
joan naiz. Eskailerak. Bokata bat afalduko dut. Igerilekuan jolasak.
Lagunarekin garagardoak edango ditut. Kirola profesionala. Frontoian
lagunarekin pala partidua jokatuko dut. Bulegora peñeko sagardotegira
apuntatzera joango naiz. Peñan, gaupasak. Udan eguzkia. Eskubaloiaren partidu
jokatuko dut.
Aita. Semearen lehenengo eguna heldu da. Kotxea. Igogailua
aulkitxorekin. Plater konbinatua afalduko dut. Igerilekuan bainua. Lagunarekin
tertulia. Kirola osasuna mantentzeko. Denborarik ez frontoiara joateko.
Bulegora ordaintzera joan behar. Peñan bazkariak. Udan umetxoren bila. Izerdi.
Eskubaloian taldea animatzera joango naiz.
Aitona. Bilobaren lehenengo eguna heldu da. Oinez etorri
naiz. Eskailerak. Izerdi. Pure bat afaltzeko. Igerilekua ikusiko dut.
Lagunarekin betiko istorioak. Kirola denbora pasatzeko. Frontoian biloba
kontrolatuko dut. Bulegora enkargu egitera. Peñan lekua utzi nuen. Udan
bilobaren bila. Eskubaloia lasai ikusiko dut.
Bizitza oso bat Anaitasunan. Anaitasunaren bizitza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario