22/05/2008
Amaitu da denboraldia eta azken unera arte sufritu dugu gorritxoek mailari eusteko. Denboraldia, hasieratik zaila izan behar zuen, taldea ia guztiz eraberritu zuelako, aldaketa gehiegi izan ziren, batez ere zelai erditik aurrera. Gauza asko, gure kontra izan dugu urte osoa. Epaileak, gure kontra izan dituzte erabaki garrantzitsuak, eta nahiz eta ohituak egon, haurten, arrunta zena baino askoz ere gehiago izan da. Lesioak, hasieratik Nekouman eta Hugo Viana, zorte txarra partidu zehatzetan, zutoinera gehiago jaurti duen taldea izan da, puntuazioa, orain arte, beti berrogei ta bi punturekin, nahiko zen eta haurten ez da horrela izan, eta abar...
Hori guztia kontutan hartzen badugu, denboraldia, ez da hain txarra izan, jendea esaten duen moduan. Gauza onen artean, adibidez, defentsako sendotasuna, (bakarrik 44 gola kontra), eta harrobiko jokalariak aipatu dezakegu eta batez ere beste urte batez, lehengo mailan jarraituko dugula. Zorionak gorritxo guztiei!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario