Datos personales

Mi foto
Hola muy buenas: Soy abierto, vitalista, enérgico, noble, equitativo, idealista, generoso, leal, buen organizador, protector, perfeccionista, con voluntad de poder y gran sentido del espectáculo y de lo dramático. Pero también despótico, egocéntrico, cruel, dogmático, intolerante, vanidoso, ansioso de poder y débil ante el halago. Si tienes suerte, te tocará mi mejor lado, si no, lo siento pero ni siquiera yo soy perfecto.

lunes, 26 de mayo de 2014

IZERDI

Boladak etortzen eta joaten dira. Eta niri etorri zait. Pasa den egunean beste berri on bat jaso nuen. Nire eleberriarekin gora eta behera ibiltzen naizen bitartean "Anaitasuna idazlan txikitixo" lehiaketa irabazi nuen, euskera modalitatean. Hementxe duzu mikro-ipuina:

Umetxo. Nire lehenengo eguna heldu da. Aulkitxo batean etorri naiz. Igogailua. Amatxoren titia afalduko dut. Igerilekuan ikasten saiatuko naiz. Lagunarekin jolastera. Izerdi. Kirola aukeratuko dut. Frontoian futbol edo korrika egingo dut jolasean. Gero bulegora aitarekin. Peñan, bazkide txiki egin didate. Udan gozatuko dut. Eskubaloian atsedenaldian pabiloiara jolastera jeitsiko naiz.
Gazte. Nire lehenengo partidua heldu da. Izerdi. Txirringaz joan naiz. Eskailerak. Bokata bat afalduko dut. Igerilekuan jolasak. Lagunarekin garagardoak edango ditut. Kirola profesionala. Frontoian lagunarekin pala partidua jokatuko dut. Bulegora peñeko sagardotegira apuntatzera joango naiz. Peñan, gaupasak. Udan eguzkia. Eskubaloiaren partidu jokatuko dut.
Aita. Semearen lehenengo eguna heldu da. Kotxea. Igogailua aulkitxorekin. Plater konbinatua afalduko dut. Igerilekuan bainua. Lagunarekin tertulia. Kirola osasuna mantentzeko. Denborarik ez frontoiara joateko. Bulegora ordaintzera joan behar. Peñan bazkariak. Udan umetxoren bila. Izerdi. Eskubaloian taldea animatzera joango naiz.
Aitona. Bilobaren lehenengo eguna heldu da. Oinez etorri naiz. Eskailerak. Izerdi. Pure bat afaltzeko. Igerilekua ikusiko dut. Lagunarekin betiko istorioak. Kirola denbora pasatzeko. Frontoian biloba kontrolatuko dut. Bulegora enkargu egitera. Peñan lekua utzi nuen. Udan bilobaren bila. Eskubaloia lasai ikusiko dut.
Bizitza oso bat Anaitasunan. Anaitasunaren bizitza.