Datos personales

Mi foto
Hola muy buenas: Soy abierto, vitalista, enérgico, noble, equitativo, idealista, generoso, leal, buen organizador, protector, perfeccionista, con voluntad de poder y gran sentido del espectáculo y de lo dramático. Pero también despótico, egocéntrico, cruel, dogmático, intolerante, vanidoso, ansioso de poder y débil ante el halago. Si tienes suerte, te tocará mi mejor lado, si no, lo siento pero ni siquiera yo soy perfecto.

miércoles, 14 de abril de 2010

ZORIONAK EGUNKARIA

13/04/2010
 
Lehenengo eta behin, zorionak Egunkari langile guztiek, oso berandu, zazpi urte hain zuzen ere, baina arrazoia zeneukatela, frogatu delako.
2003 urtean, itxiera gertatu zenean, solasaldietan agertu zen noski. Kaos en la red web horrian laburpena egin dute, hemen ikus dezakezu.
Eta gainera orain jasan behar justizia dagoela arrazoia eman diotelako, baina nola eta noiz? Komunikabidea itzi, pertsonak gartzelaratu eta torturatu, kontu korrenteak blokeatu... eta zazpi urte ondoren, ah! bai arrazoia duzula. Hori zilegi al da?
Eta beste gauza interesgarria, ohituta gaude espainako solasaldietan entzutea zer txistua botatzen duten, eta goian dagoen laburpena ikusi duzu, baina garai horretan "no a la guerra" garaian, espainako artistek kriston kanpaina egiten zuten horrekin baina egunkariarekin hau gertatu zen. Hau nazkagarria benetan, hori estatuan ezkerra baldin bada, gero eta independentistagoa naiz.
Berria:
'Egunkaria' absolbitua
Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga 'Egunkaria'-ko itxiera kasuko auzipetuak zigorrik gabe utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, deliturik ez zutela egin argudiatuta. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia. Kazeta ixteko erabakiak Espainiako Konstituzioaren babesik ez zuela izan epaiak eta, adierazpen askatasun eskubidea aintzat hartuta, kazeta itxi aurretik beste aukera batzuk bazeudela. Tortura salaketez dio "inkomunikazioan nahikoa kontrol judizialik" ez zela egon". Guardia Zibilak itxi zuen euskarazko kazeta, 2003an.
Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ko itxiera kasuko bost auzipetuak, euren kontrako frogarik ez dagoela ebatzita. Absolbitu egin du, beraz, Egunkaria. Gaur atera du epaia, 12:50 aldera. Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandezek osatu dute epaimahaia, eta aho batez hartu dute erabakia.

Sententziako puntu garrantzitsuak

- Deliturik ez. Epaiak dio bost auzipetuek ez zutela deliturik egin eta ez zutela harremanik izan ETArekin.

- Itxiera neurria, Konstituzioaren babesik gabea. Egunkaria ixteko erabakiak Espainiako Konstituzioaren babesik ez zuela izan esaten du epaiak eta, adierazpen askatasun eskubidea kontuan hartu, kazeta itxi aurretik beste aukera batzuk bazeudela. Epaiaren arabera, salbuespen egoerarik egon ezean Konstituzioak ez du ahalbidetzen hedabideak ixtea, "delikuentzia terrorista" kasuetan ezin da halako neurririk hartu.

- Hedabideak, demokrazian oinarrizko tresna. Hedabideak ez dira, epaileen ustez, "beste edozein enpresa", "gizarte demokratikoan oinarrizkoak eta ezinbestekoak diren eskubideak gauzatzeko tresna direlako".

- 'Egunkaria'-k ez zuen "terrorismoa" goresten. Euskarazko kazeta hark, epaiaren arabera, "ez zuen mehatxurik egiten, ez zuen delitua probokatzen, ez zuen ekintza terroristen apologia egiten edo ez zituen goresten, ez zuen kalumniarik egiten".

- Adierazpen askatasuna, urratuta. Itxierarekin adierazpen askatasunaren eskubidea urratu zela dio Auzitegi Nazionaleko epaiak. Gainera, "pluralismoaren perspektibatik", Egunkaria euskaraz argitaratu izana ere kontuan hartu behar dela esaten du.

- Akusazioak, frogarik gabe, ahulak eta oinarririk gabeak. Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek kartzela zigor eskaerak egin zituzten auzipetuen aurka, bostek ETArekin harremana izan zutelakoan, baina epaimahaiak ez du bost auzipetuen aurkako ezer ikusi. Honek ebatzi duenez, herri akusazioek ez zuten "froga zehatzik" eta "susmoen gainean" egin zuten akusazioa. "Euskara eta euskal kulturarekin zerikusia duen oro ETAk sustatzen eta kontrolatzen dituela diote [herri akusazioek eta Guardia Zibilak], baina datuen balorazio okerra egitea da hori. Akusazioa ahula da eta oinarririk gabea". Egunkaria-k ez du harremanik ETArekin, dio sententziak; bestelakorik esatea, "espekulazio hutsa da".

- Inkomunikazioan kontrolik ez. Auzipetuek atxiloaldian inkomunikazio garaian tortura eta tratu txarrak jaso izana salatu zutela dio Auzitegi Nazionaleko sententziak -"epaiketan detaileekin kontatu zuten"-, baina dio epaimahaiak ezin duela halakorik gertatu zela "juridikoki" esan. Dena dela, "inkomunikazioan nahikoa kontrol judizialik ez zen egon", dio.

viernes, 2 de abril de 2010

LEGATZA BERDE SALTSAN

01/04/2010
 
Gaur, legatza berde saltsan bazkaldu dut. Oso ongi atera denez, errezeta jarriko dut eta horrela maila berri bat irekiko dut blogean.
Lapiko batean, olioa, baratxuri eta tipula jarri frijitzen eta xigortzen denean, bota irina piska bat eta nahastu.
Arrain salda prestatu beste lapiko batean. Bota salda piska bat beste lapikora eta hasi frogatzen, irina sapore ez edukitzeko, eta bota legatza, (irina eta gatzarekin). Hiruzpalau minutu beranduago eman buelta legatzari. Eta bota ilarrak, gulak, eta zainzuriak adibidez, edo bereziago egin nahi baduzu, txirlak eta ganbak. Perexila kolorea emateko eta prest!
On egin