01/04/2010
Gaur, legatza berde saltsan bazkaldu dut. Oso ongi atera denez, errezeta jarriko dut eta horrela maila berri bat irekiko dut blogean.
Lapiko batean, olioa, baratxuri eta tipula jarri frijitzen eta xigortzen denean, bota irina piska bat eta nahastu.
Arrain salda prestatu beste lapiko batean. Bota salda piska bat beste lapikora eta hasi frogatzen, irina sapore ez edukitzeko, eta bota legatza, (irina eta gatzarekin). Hiruzpalau minutu beranduago eman buelta legatzari. Eta bota ilarrak, gulak, eta zainzuriak adibidez, edo bereziago egin nahi baduzu, txirlak eta ganbak. Perexila kolorea emateko eta prest!
On egin
No hay comentarios:
Publicar un comentario