Datos personales

Mi foto
Hola muy buenas: Soy abierto, vitalista, enérgico, noble, equitativo, idealista, generoso, leal, buen organizador, protector, perfeccionista, con voluntad de poder y gran sentido del espectáculo y de lo dramático. Pero también despótico, egocéntrico, cruel, dogmático, intolerante, vanidoso, ansioso de poder y débil ante el halago. Si tienes suerte, te tocará mi mejor lado, si no, lo siento pero ni siquiera yo soy perfecto.

jueves, 3 de diciembre de 2015

ORAIN DELA SEI HILABETE

Anaitasunatik etxera heldu nintzenean, Amaia baloi sendagarri gainean aurkitu nuen. Kontrazioak neurtzen hasi ginen. Hiru minutuero gutxi gora behera. Orduan lasaitasunez hartu genuen. Masterchef bukatu zenean, motxila hartu eta ospitalera abiatu ginen. Ordubata aldera. Hor makina berezi batean sartu eta medikuarekin hitz egin ondoren etxera bidali zuten. Alarma faltsu baina jaiotzea ez zen asko luzatu behar. Ni laurak aldera ohera sartu nintzen. Ez nekien zerbat ordu lo egin behar nuen, baina zihur nengoela ongi etorriko litzaizdake hurrengo orduetarako. Goizeko zortzietan berriro esnatu, eta berriro ospitalera. Amaiaren aurpegi gero eta okerrago zen. Lau zentimetro zabalkuntza. Gauean baino bikoitza. Oraindik falta zen baina Amaia ospitaleratu zuten. Hor pasa genuen orduak, Makina batek kontrakzioak neurtzen zuen eta noizbenka norbait etortzen zen galdetzeko zer moduz. Zabalkuntza gelara eraman gintuzten eta nik bazkaldu nuen. Bostak aldera aiton-amonak izango zirenak deitzea erabaki genuen. Berehala laurok agertu ziren. Gu gelan, Amaia gero eta min gehiago. Ni bitartean, irakurtzen eta idazten. Zabalkuntza aurrera. Sei. Zortzi. Hamar zen helburua. Luzea egin zen. Baina heldu zen momentua. Beste gelara. Ilusioa eta beldurra eskutik zihoazen. Hamarrak hamar gutxi atera zen. Ez ba al zegoen liburu bat, antzeko izenbururekin?. Ekaitz jaio zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario