Datos personales

Mi foto
Hola muy buenas: Soy abierto, vitalista, enérgico, noble, equitativo, idealista, generoso, leal, buen organizador, protector, perfeccionista, con voluntad de poder y gran sentido del espectáculo y de lo dramático. Pero también despótico, egocéntrico, cruel, dogmático, intolerante, vanidoso, ansioso de poder y débil ante el halago. Si tienes suerte, te tocará mi mejor lado, si no, lo siento pero ni siquiera yo soy perfecto.

jueves, 22 de septiembre de 2011

ANTZERKIA


Antzerkirentzat antzerki. Gaiarreko antzokiko zuzendari berria hautatzearena, foiletoi antzeko istorio ematen du.
Upnek bere hautagaia aurkeztu zuen baina udaletxeko gehiengoak beste bat, Jose Maria Asin aktorea, hain zuzen ere, bozkatu zuen eta kudeatzaile berria zela ematen zuen. Hautaketak eztabaida piztu zuen. Asinek PSN, NaBai, Bildu eta Ezkerraren sostengua lortu duen arren, prozedura irregularra izan zitekeela esan zuen UPNk. Arazoa, teorian, alkateak proposatu behar zela hautatukoa estatutuetan jartzen zuen moduan.
Aste bat beranduago beste bilera beste pertsona ezberdin bat jartzeko, baina ezin adostu, eta behintzat bazegoen bozketa estatutuak aldatzeko, baina hemen Bilduk ezustea eman zuen, eta Upnrekin batera eman zuen botoa, ez aldatzeko, beste aldaketa sakonagoa nahi zutelako, merituak kontutan hartzeko. Berriro ere, "gero eta okerrago, hobeto" teoria nazkagarria ezker abertzale ofizialean. Denbora berri hauetan ea holako teoriak hasten diren desagertzen, Nafarroarentzat oso kaltegarria izan direlako. Nahiz eta Bildu esan, Asin, dela hautatu hoberena, aukera zegoenean jartzeko, dena pikutara, eta azkenean, edozein pertsonak profil politikorekin, eta Gaiarre antzerkia bere bizitzan zapaldu ez duena jarriko dute. Berriro ere, dena aldatu nahi, eta dena ezin denez aldatu, pausu txiki bat aurrera eman beharrean, berriro atzera. Nafarroan eman behar diren pausuak, gauzak diren moduan, txikiak izan behar dira. Noiz ikasiko duten?
Upnerentzat, Asinen delitua, Maya alkatearen hitzetan, ba orain dela urte pare bat komunikatu bat sinatu egin zuela aldaketaren alde. Berdin da ea profesionala ona edo txarra izatea, garrantzitzuena alderdikoa izatea edo behintzat ez esan ezer potearen aurka. Eta hori bakarrik, antzerki bat kudeaketarako!!! Hau demokrazi kontzeptua berea!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario