Datos personales

Mi foto
Hola muy buenas: Soy abierto, vitalista, enérgico, noble, equitativo, idealista, generoso, leal, buen organizador, protector, perfeccionista, con voluntad de poder y gran sentido del espectáculo y de lo dramático. Pero también despótico, egocéntrico, cruel, dogmático, intolerante, vanidoso, ansioso de poder y débil ante el halago. Si tienes suerte, te tocará mi mejor lado, si no, lo siento pero ni siquiera yo soy perfecto.

miércoles, 20 de junio de 2012

ERALDAKETA

Bostak aldera heldu nintzen. Hirigunetik urrun nire furgoneta aparkatu nuen, hiri berri bat bisitatzen nuenean kaleak ikustea eta paseatzea gustoko nuen. Hiriaren Alde Zaharra non zegoen galdetu nuen eta hirugarren saiakeran esan zidaten. Hiria nahiko triste iruditu zitzaidan, jendea presaka zebilen, handik hona. Paseo luze baten ondoren, furgonetara itzuli nintzen. Afaria prestatu nuen eta oheratu nintzen.

Biharamun, presarik gabe esnatu nintzen. Jende pila bat hirigunera igotzen ari zen. Desfile bat zirudien, gehienak txuriz jantzita eta gerriko gorri barregarri batekin. Zerbait arraroa gertatzen da gaur, pentsatu nuen nire kolkorako, eta jarraitzea erabaki nuen.

Kale berdinak izan arren, dena oso aldatuta zegoen. Ordu batzuk lehenago begiratu ere egin ez zidan jende berbera,  besarkadak ematen hasi zen  eta txanpaina, garagardo eta sangria edatera gonbidatu ninduen. Atzo presaka zebilen jendea orain kontu kontari ari zitzaidan. Nire begiak ukitu nituen, ongi ziurtatzeko ez nintzela amets egiten ari. Hiri osoaren eraldaketa. Erlojuari begiratu nion. Uztailaren seia zela jartzen zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario