Datos personales

Mi foto
Hola muy buenas: Soy abierto, vitalista, enérgico, noble, equitativo, idealista, generoso, leal, buen organizador, protector, perfeccionista, con voluntad de poder y gran sentido del espectáculo y de lo dramático. Pero también despótico, egocéntrico, cruel, dogmático, intolerante, vanidoso, ansioso de poder y débil ante el halago. Si tienes suerte, te tocará mi mejor lado, si no, lo siento pero ni siquiera yo soy perfecto.

jueves, 1 de noviembre de 2012

EUSKARAREN EZTABAIDAK NAFARROAN

Orain dela egun batzuk, aurtengo Nafarroa Oinez Zizurren ospatu zen. San Fermin ikastolak, Nafarroako haundiena, antolatzen zuen. Beste urte baino jende gutxiago egon zen, diote, eguraldi txarra egin zuelako. Goize osoa egin zuen euria, eta hori beti indarrak kentzen dio. Aldierantziz izatekotan, gero arratsaldean behintzat, euria gelditu zen, jende hurbiltzen da goiz goizetik eta geratzen da egun osoa, baina horrela esnatuarenak jendearen alfertasuna indartzen du. Eguraldia eta euria aparte, Euzkadin hauteskundeak ospatu ziren egun horretan, eta hori ere, asko nabaritu zen. Nahiz eta ordutegiak botoa emateko luzeak izan, jende asko etxean geratu zen bada ez bada, eta beste jendea ordu gutxiago pasatu zuen Zizurren, itzultzeko beharra zuelako.
Baina ez gara hor gelditu behar. Nahiz eta bi gauzak garrantzitsuak izan, beste gauza bat ere izan zuen funtseskoa eta Nafarroan ikastola pribatuari buruzko eztabaidak hor ibili ziren jendearen buruan. Eta lehen aipatu ditugun gauzak, beste ikastola izatekotan, zihur nago bihak gutxiago nabaritu litzatekeen.
Ez dut inoiz ulertu holako eztabaidak Nafarroan.
Denok dakigu zein den euskeraren egoera Nafarroan, eta gobernuak egunero egiten duena. Orduan zorritzarrez, Nafarroan dagoen eztabaida bakarra, euskera bai ala ez da. Euskararen alde bazaude, ezin dut ulertu ez joaterena Nafarroa Oinez batera, berdin zait, Zizurren, Tuteran edo beste edozein herrian.
Badakigu agian gauzak hobeto egin dezaketela, badakigu badaude ikastolak beste motako beharrak dituela, badakigu, gehienok egiten dugun apostua, ikastola publikoaren alde direla, baina guztiak dira garrantzitsuak, eta San Fermin Ikastola ematen den euskera eta Tuterako ikastolaren ematen den euskera berdina da. Adibidez, "zona vascofona"-tik alegalak ziren orain dela gutxi, eta holako herritan matrikulazioa San Fermin ikastolatik egin behar zen, eta holako ikastolaren erabiltzen den materiala asko ere, beste ikastoletik, hain zuzen ere, "madarikatuak" ematen dutenak, etortzen da.
Hemen korronte bat sortu da, gainera gezurrak esaten, holako ikastolak ez dutela ezer behar, eta dirua erabiliko dutela, jacuzzi bat egiteko edo holako txorakeriak askotan aditzen ditugu, horrela, nahiz eta euskalduna edo euskararen alde egon, ez dutela parte hartuko Nafarroan Oinezen, holako ikastolak antolatzen dutenean eta horrela Euskal Herriaren borrokena naiz. Gustatuko litzaidake jakiteak, ea gero beste ikastolak benetan laguntzen duten ala ez. Kritikatzea eta hitz egitea oso erreza da. Gainera batzutan holako eztabaidak erderaz dira. Ikastola batetik ateratzen diren euskaldunak kritikatzeko bai, badago denbora, baina euskera ikasteko, adibidez, ez.
Espero dezagun egun bat, Nafarroako herri guztietan, publiko heziketatik umetxo guztiak euskaraz ikasteko aukera izatea, baino egun hori heldu arte, beste guztietako eztabiadak, soberan daude. Gaur egun, eta zoritzarrez Nafarroan ezin da eztabaidatu publiko eta pribaturen artean, edo pribatuen artean zein den garrantzitsuena, gaur egun euskararekin begiko izaten dugunok, euskararen ekintza guztietara eta batera joan behar dugu. Nahiago nuke beste eztabaidak egotea, baina momentuz ez dago besterik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario