Datos personales

Mi foto
Hola muy buenas: Soy abierto, vitalista, enérgico, noble, equitativo, idealista, generoso, leal, buen organizador, protector, perfeccionista, con voluntad de poder y gran sentido del espectáculo y de lo dramático. Pero también despótico, egocéntrico, cruel, dogmático, intolerante, vanidoso, ansioso de poder y débil ante el halago. Si tienes suerte, te tocará mi mejor lado, si no, lo siento pero ni siquiera yo soy perfecto.

miércoles, 18 de septiembre de 2013

PUNTA CANA

Asteartea, 27: Bidaia
Bostak aldera iratzargailua entzun genuen. Holako egun berezietan esnatzeak ez du hainbeste kostatzen. Gosaldu, gauza guztiak berrikusi eta maletarekin autobus geltokira abiatzen gara. Amets artean Madrilera heldu eta zerbait hartu ondoren, autobusa aireportu joaeteko asmoarekin hartu genuen. Maleta fakturatu, bazkaria, eta bidean dauden dendak itxoinaldia jostatzen gaitu. Hegazkinak igo eta zazpi ordu barruan República Dominicana heldu arte. Carlos Ruiz Zafonen azken eleberria, "El juego del Ángel" laguntzen nau orduak azkarrago pasatzeko. Azkenean heldu eta lerro ezberdinak pasatu ondoren, autobus batek hotelera eramaten gaitu. Logelara heldu, aste baterako gurea izan zela, eta maleta desegin gabe, jantoki batean afaldu, buffetean, eta arazorekin, logelara bueltatu. Berehala ohera, hor 22.30 aldera zireira, baina gure gorputzan nabaritzen da Euskal Herrian 4.30ak zirela. Ia hogeitalau ordu esnatu ginenetik. Atsedena merezi genuen baina oporrak hasi dira.
Biharamonean, gosaltzeko esnatzen gara. Nahiko ongi dago buffeta eta bilera batera joaten gara, hotela azaltzeko eta irtenbideak saltzeko. Ondoren hondartzara, hor lehenengo aldiz oporrak hasi zenetik alkaribeko paisaje tipikoa ikusten dugu: palmondoak, itsaso eta area. Argitasuna hotela ezagutzera laguntzen gaitu. Arratsaldean, igerilekura. Ongi dago, taberna erdian eta spinning uraren barruan egiten dugu bazkaldu ondoren. Gero dutxa eta afaltzera.
Osteguna, gaur goiz esnatu, Saona irlara joango garelako, azkenean gosaldu gabe geratzen gara eta autobusa hartzen dugu; erdian, puroak egiten duten lekura eramaten gaituzte, baina gu paso egiten dugu eta kafea eta zukua erosten dugu ondoan dagoen denda batean. Leku batera heldu gara eta hor motorendun txalupa batean igerileku natural batera heltzen gara. Hor, ron kubatak edan eta itsas izar ikusten eta ikutzen dugu. Ondoren, Saonara. Karibe itsasoa, janaria eta hondartza. Itzulia, katamaran batean egiten dugu, musika, rona, eta itsasoan ematen duen haizetxoa konpainiarekin. Lasaitasuna. Bueltan, denda batean gelditu eta hotelera. Jantoki tematiko batean afaltzea da gure asmoa baina ezin, praka luzeak behar direlako, orduan diskoteka eta ohera, biharamonean prisarik gabe esnatuko gara.
Gosaria eta hondartza, gaur alemaniar neska batek errieta egin digu bere ondoan jartzeko eta bere ondoan zegoen maila hartzeko, ondoren paseo luze bat ematen dut hondartzaren ertzetik. Arratsaldean, berriro igerilekura, zorterik ez bingoan eta irakurtzen pasatzen da denbora, piña koladaren artean. Hemingway taberna, marrubi daikiri eskatu eta irabiaki atera, eta wifi aprobetxatzen dugu whatsup eguneratzeko. Gaur bai, praka luzearekin Rodiziora, haragi asko eta jateko gogo gutxi, orduan trenarekin berehala etxera.
Berriro goiz altxatu, gaur izurdeak ikusteko eguna delako. Hamar t'erdiak aldera abiatzen gara eta lekura heltzen gara. Hasieran marrazo eta manta-arraiak artean urpean igeri egin, gero izurdearekin jokatu eta berehala buelta. Bero asko sentitzen dut eta logelara heltzeko gogo haundiak ditut baina atea ez du irekitzen eta harrerara joan behar dugu beste txartela emateko. Gero berriro atzoko tabernatik pasatu, gaur marrubi  irabiaki eskatu eta daikiri atera. Gero afari erromantikoa izugarrizko ekaitzaren konpainiarekin eta berehala ohera. Amaiaren sabela ez dago oso ongi Sabelak janariaren aldaketa nabaritzen dute eta eltxoak gure hanketa grinatzen dira.
Prisarik gabe esnatu eta gosaldu ondoren berriro hondartzara. Hortzaren ertzetik paseatzen dugu beste jantoki heldu arte eta bidetik eskumuturreko, ron eta txirikordaren prezioak galdetzen ditugu. Bazkaldu ondoren rona erosi eta Amaia txirikordak egiten ditu beltz batekin, sagutxo bat ikusten dugun bitartean. Komunei bisitak haunditzen dira eta berandu baina paddel ikustera joaten gara. Ondoren dutxa eta italiar afaria, kostatu zitzaigun aurkitzea, baina gustora afaldu genuen. Nahiz eta egun asko hotelean, oraindik ez dugu osoa ezagutzen. Menta poleo harreran eta lo egitera.
Berriro beste egun bat Punta Canan esnatzen garela, alemaniarraren aurkako mendekua ongi atera da, eta mailarik gabe geratu da. Atzo beltz batekin, geratu ginen txirikordak egiteko eta beste batekin egin genuen atzo, eta bueltaka dabil, gure bila, orduan hizkutazen gara eta igerilekura joaten gara. Gero zerbait bazkaldu eta arratsalean hondartzara, lasaitasun osoz, jende gutxi, eta ezin gustorago. Mediterraneo jantokian afaltzen dugu, nahiko gaizki, eta infusioaren ondoren, lo egitea, gure azken gaua.
Gure azken eguna heldu da eta logela hamabietan utzi arren, denbora aprobetxatzen saiatzen gara. Hondartza, maleta prestatu eta utzi ondoren, bazkaldu eta igerilekura. Berriro zorterik ez bingoan, eta dutxa ondoren, harreran, itxoiten dugu autobusa heldu arte. Autobusez aireportura eta berriro kontrol asko pasatu ondoren, itxoitera, tabako erosi ondoren. Hegazkinean afaldu eta lokartu. Zazpi ordu beranduago berriro Madrilen gaude. Trena Iruñera hurbiltzen gaitu. Oporrak bukatu dira. Argazkiak hemen Hurrengo arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario